Baldintza hauek www.uxarte.es(“Webgunea”) webgunerako sarbidea eta erabilera arautzen dituzte. Webgunearen ustiapenaren arduraduna UXARTE, Maria Concepcion Juantorena Ibarrondo Udala Auzoa Uxarte Nº12 20500 Arrasate-Mondragón Gipuzkoa. Telefonoa: 943791250, eta kontakturako helbide elektronikoa: pensionuxarte@gmail.com
Segurtasuna
Erabiltzaileak hitz emango du, webgunea erabiltzen duenean, ez duela UXARTEren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen ekintzarik gauzatuko, edo webgunea kalte, erabiltezin utz edo gainkarga dezakeenik, ez eta webgunea behar bezala erabiltzea edozein modutan eragotz dezakeenik ere.
UXARTErek egoki jo dituen segurtasun-neurriak hartu ditu birusak detektatzeko. Halere, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneten sistema informatikoen segurtasun-neurriak ez direla guztiz fidagarriak. Hortaz, UXARTErek ezin du bermatu erabiltzailearen sistema informatikoetan (softwarea eta hardwarea) edo sistema horietan dituen dokumentu elektriko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birus edo osagai kaltegarririk izango ez denik.
Jabetza intelektual edo industrialaren eskubideak
Erabilera-baldintza hauen bidez ez da lagatzen webgunearen edo webgunea osatzen duten edozein elementuren jabetza intelektual edo industrialaren eskubiderik. Era berean, erabiltzaileak ezingo ditu horiek erreproduzitu, eraldatu, banatu, publikoki jakinarazi, eskura jarri, atera, berrerabili, birbidali edo edozein modutan erabili, edozein bide edo prozeduraren bidez, legez baimenduta dagoenean edo UXARTErek berariazko baimen idatzia ematen duenean izan ezik.
Erabiltzaileak ez du webgune honetan eskaintzen den edukirik lortuko, ez eta lortzen saiatuko ere, kasuan kasu eskura jarritako edo helburu horietarako adierazitako bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada. Erabiltzaileak uneoro errespetatu beharko ditu webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak, UXARTE edo hirugarrenen titulartasunekoak.
Estekak
UXARTErek bere webgunean hirugarrenen web-orrialdeetarako estekaren bat jartzeak ez dakar UXARTErek erantzukizunik onartzen duenik hirugarrenen webguneari, bertako edukiari edo erabilerari dagokienez, ez eta webgunean eskaintzen diren produktu edo/eta zerbitzuen erabilerari dagokionez ere. Hortaz, erabiltzaileak webgune horiek bisitatuko baditu, komenigarria da dagozkion baldintzak eta politikak kontsultatzea.
Webgune honetarako hiperestekak erabil daitezke, baldin eta hiperestekak (i) webgunearen edukiaren inguruan markorik, arakatzaile-ingururik edo ertzik sortzen ez badu; (ii) hiperesteka jarri duzun webgunean erabilgarri dauden produktu edo zerbitzuak UXARTErek onartzen dituela iradokitzen ez bada; eta (iii) legez kanpoko edukia edo delituren edo arau-hausteren bat izan daitekeen edo susta dezakeen edukia erakusten duen webgune batean jartzen ez bada. Zu zara aipatu hiperesteken erantzule bakarra eta Uxarterek horiek kentzeko eskubidea du.
Datu pertsonalak
Webgune honen bidez erabiltzaileak UXARTEri adierazten dizkion datuak UXARTEren ardurapean tratatuko dira (eta, hala dagokionean, bere jabetzako fitxategiei erantsiko zaizkie) ondokoak kudeatu eta kontrolatzeko: (i) erregistroa, webgunearen erabilera-baldintzen araberakoa; (ii) Irudi-bankuaren erabilera, dagozkion erabilera-baldintzen araberakoa, (iii) erregistro-eskaeran erabiltzaileak adierazi dituen publizitate-hobespenak (edo, hala badagokio, geroago aldatuko dituenak) eta (iv) Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoa. Datu pertsonalen jabeak hala dagozkion idatzizko eskariak egin ahalko ditu datuok ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko (bereziki, publizitate-hobespenei dagozkien aldaketen helburuetarako). Horretarako, bere nortasuna egiaztatuz, pensionuxarte@gmail.com helbidera edo UXARTEren egoitza sozialera –baldintza hauetan adierazten da– idatziko du.